Ikusezina ikusgai bihurtzen denekoa
Cañada Real Madrilgo eskualdean kokatutako txabola-auzoa da, Europako handienetakoa izateagatik ezaguna. Hiriaren itzalean hazitako mundu ezkutua da, argirik eta urik gabe urteak daramatzan bizilekua. Testuinguru latz eta ahaztu horretan barneratu da Guillermo Galoe bere lehen film luzea sortzeko: “Ciudad sin sueño”, bazterretan ere poesia bilatzen duen begirada, eta ikusezina ikusarazteko ahalegin zintzoa.
Filma fikziozkoa bada ere, bere hezurdura benetako materialez josia dago: aktore ez-profesionalek parte hartzen dute pelikulan, benetako eszenatokietan girotuta dago eta arazo zehatzak ditu ardatz. Dokumentalaren eta kontakizun dramatikoaren arteko nahasketa horrek egiazkotasun emozional berezi eta indartsua ematen dio obra osoari.
Toni, 15 urteko mutil ijitoa, da lan honetako protagonista. Txabolak eraitsiko dituztela dioten zurrumurruak zabaltzen direnean, Toni zalantzan hasiko da: bere sustraiekiko leialtasunaren eta aldaketa eskatzen duen etorkizunaren premia itogarriaren artean harrapatuta geratuko da.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
