Euskal Selekzioa 36 metroko Nazioen Ligan lehiatuko da
«Euskal Pilota Selekzioa bere kirol kultura, antolatzeko gaitasuna eta balioak mundura proiektatu nahi dituen herrialde baten isla da», nabarmendu zuten Barakaldon egindako aurkezpenean.

Euskal Pilota Selekzioak aurkezpen ofiziala izan zuen atzo Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldea eraikinean. Selekzioak 36 metroko frontoiko Nazioen Ligan parte hartuko du, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak antolatuta, euskal federazioaren beraren lankidetzarekin. Hamar herrialdek esku hartuko duten txapelketa azaroaren 23tik 29ra bitartean jokatuko da, Bilboko eta Barakaldoko pilotalekuetan.
Ekitaldirako Barakaldo aukeratu izanak «karga sinboliko handia» duela adierazi zuten. Federazioak omenaldia egin nahi izan dio Ezkerraldeari, Euskal Herriko industria-eragile historikoari, eta lotura hau ezarri du eskualdearen izaera langilearen eta selekzioak gorpuzten dituen balioen artean: «Ahalegina, kolektibitatea eta gainditzea».
Aurkezpena ez zen ekitaldi sinboliko hutsa izan. «Asmoen adierazpen bat izan da», azpimarratu zuten. «Euskal Pilota Selekzioa bere kirol kultura, antolatzeko gaitasuna eta balioak mundura proiektatu nahi dituen herrialde baten isla da», esan zuten.
Txapelketari berari dagokionez, Euskal Selekzioarekin batera arituko dira Frantzia, Espainia, Mexiko, Argentina, Kuba, Txile, Ameriketako Estatu Batuak, Bolivia eta Portugal. Euskal Selekzioa, Euskadiko Pilota Federazioaren koordinaziopean, gizonezkoen eta emakumezkoen modalitateetan lehiatuko da, Pilota Egokituaren espezialitatea barne. Esku-huska, larruzko paleta, pala motza eta zesta- punta. Nobedade gisa, emakumezkoen esku-huskako norgehiagokak -banakakoak zein binakakoak- erakustaldi formatuan egingo dira Bilboko Esperantza pilotalekuan.
Eskuz jokatuko duten emakumezkoak hauek izango dira: Enara Gaminde, Naroa Agirre Madalen Etxegarai, Olatz Arrizabalaga eta Amaia Alday. Ginezkoak, berriz, hauek: Gaizka Carregal, Eñaut Lizeaga, Beñat Zubizarreta, Beñat Azketa, Unax Landa eta Aingeru Bernaola. Larruzko paletan, honako pilotariak arituko dira: Ander Landeta, Jagoba madaria- ga, Ibai Perez eta Iñaki Urrutia. Pala motzean hauek parte hartuko dute: Esteban Gaubeka, Ibon Garate, Imanol Ibañez eta Xabier Ibargaray.
Zesta-puntan, emakumezkoetan Elaia Gogenola eta Ihart Arakistain arituko dira; eta gizonezkoetan, Eñaut Urreisti eta Aritz Erkiaga. Pilota egokituan, berriz, hauek lehiatuko dira: Beñat Lizaso, German Elkoro, Sergio Rodriguez eta Aingeru Semperena.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
