Tidal…
Geratzen zaizkidan aukeren gaineko nire ezjakintasuna onartu eta gero laguntza eskatu behar izan dut. Musikarako streaming plataformak aztertzen zituzten artikulu ez oso tekniko batzuetan irakurri dut Qobuzek 90 milioi kantu baino ez dituela. Eta baino horrek harritu nau; badirudi 100 milioi kantu baino gehiago ez badituzu, ez zarela inor streamingaren munduan. Nire disko bilduma begiratu dut ondoren, eta hasperen egin dut: zer tamainakoa beharko luke patrikak 100 milioi kantu kabitzeko?
Adimen artifizialari ere eskatu diot iritzia eta hark Tidal aholkatu dit, eta pisuzko bi arrazoi eman dizkit: musikaren kalitatea eta musikariekiko tratu etikoagoa omen da haiena. Baina aztarrika hasita, gehien ordaintzen duten arren, asko esatea omen da haien jarrera musikariekiko etikoagoa dela. Gero, proba egiteko, saiatu naiz nire gustuko musika topatzen eta tira... hainbestean, baina zenbait gauza ezin topatu (gustu arraroetakoa omen naiz haien algoritmoentzat). Bueno, eta erabat etsitu baino lehen, inork aipatzen ez duen arren, Deezer plataformari ere eman diot bistadizoa. Eta zer nahi duzue esatea, Corte Ingleseko, garai bateko, musika atalari erreparatzea bezala izan da. Algoritmoen jaungoikoei enbidoren bat botatzeko ia gogo eta hatsik gabe geratu naiz streamingaren bide ezkutuetan barrena.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
