Iradoki, ez erakutsi
Zinemak utzi dizkigun pertsonaia ikoniko batzuetan pentsatzean, oso litekeena da gure buruak jukutria gaiztoa egin izana eta, filmaren iraupena kontuan hartuta, pantailan duen presentzia benetakoa baino askoz handiagoa dela pentsatzea. Niri, behintzat, hala gertatzen zait.
“Star Wars” sagako Darth Vader, esaterako, George Lucasek 1977an zuzendutako klasikoak irauten duen 121 minutuetatik 8 minututan soilik agertzen da pantailan. Eta zinemako beste ikono ilunetako bat, Hannibal Lecter beldurgarria, “The Silence of the Lambs” (gaztelerazko “El silencio de los corderos”) filmean Anthony Hopkinsek gorpuzten duen pertsonaia, 16 minututan agertzen da film osoan. Harrigarria, ezta?
Adibideak ez dira hor amaitzen: ia hiru ordu eta erdi irauten duen “Apocalypse Now” filmean, Walter E. Kurtz (Marlon Brando) 15 minututan agertzen da; Spielbergen “Jaws” pelikulako marrazo protagonista 4 minututan soilik ikusten da; 1979ko “Alien”-eko xenomorfoa, berriz, metraje osoko 4 minututan baino ezin da ikusi; eta 1939ko “The Wizard of Oz” klasikoko sorgina 101 minutuetatik 12 minututan bakarrik agertzen da.
Adibide horiek guztiek frogatzen dute pertsonaia bat gidoian edo pantailan agertzen den denbora ez dela zertan proportzionala izan bere garrantziarekin. Eta gehienetan, batez ere gaizkileen kasuan, interesgarriagoa dela iradokitzea, erakustea baino.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
