Emozioak lausotzen dituen perfekzio formala

Trierrek metanarrazioa erabiltzen du Noraren (Renate Reinsve) istorioa kontatzeko; aktorea da Nora eta, ama galdu ondoren, aitarekin dituen gatazkak kudeatu behar ditu. Gustav da aita, gainbeheran dagoen zuzendaria, eta bere harremana eta ibilbidea sendotu nahian, hurrengo filmeko protagonista izatea eskainiko dio alabari; Norak ezezkoa emango dio.
Renate Reinsvek antzezpen lan neurritsu eta sakona egin du, bere pertsonaiaren barne-borroka modu fin eta sinesgarrian harrapatuz. Skarsgardek, Gustaven azalean, harrokeria eta zaurgarritasuna modu naturalean nahasiz, artearen bidez erredentzioa bilatzen duen gizon konplexua irudikatzen du.
Kontakizuna, batez ere, familiaren etxean garatzen da, non horma bakoitzak oroitzapen zaharrak eta zauri emozional ez-osasuntsuak gordetzen dituen. Etxea protagonisten emozioak eta barne-gatazkak islatzen dituen beste pertsonaia bat bihurtzen da, eta istorioaren korapiloak modu bisual eta sentikorrean nabarmentzen laguntzen du.
Filmaren tonua neurritsua eta oso sotila da; elkarrizketak zainduak eta zehatz-mehatz landuak daude, eta pertsonaien zauriak eta minak ez dira hitzetan agertzen, isiltasunetan baizik. Eszenaratzea milimetroraino zaindua dago, argiaren, koloreen eta espazioaren erabilerarekin.
Baina, hain zuzen ere, perfekzio horren barruan jaiotzen da filmaren alderdirik ahulena: emozionala. Ez pertsonaiek bizitako eta sufritutako minak, baizik eta ikuslearen bihotzera heltzen ez direnak. Guztia oso hotz, oso urrun, sentitzen da.
Gorabeherak hor daude, baina “Sentimental Value” oso lan interesgarria da, familia-harremanei, ondare artistikoari eta erredentzioaren bilaketari buruzko hausnarketa delikatu eta iradokitzailea eskaintzen duelako.

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

«Unerik politena buruz burukora bi anaiak pasa ginela jakitean izan zen»

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?
