Osborne zezena eraisteak hautsak harrotu ditu
Euskal Herriko azken Osborne zezena bota du Ernaik. Asko eta askotarikoak izan dira ekintza horrek eragindako erreakzioak. Batzuek, metalezko ikur erraldoiak espainolismo erreakzionarioarekin lotura ba ote duen galdegin dute.
Uste dut ultraeskuindarren harrabotsa nahikoa izan dela zalantza argitzeko.
Beste batzuek, kulturartekotasunaren banderapean, eraisketa gaitzetsi dute. Noski, kultur demokrata horiek ez dituzu sekula euskararen aurkako oldarraldiaz kezkaturik ikusiko.
Eta azkenik, euskaldun askorentzat irribarre txiki baten sortzaile izan da. Kantak dioen bezala, «fabula argitsu bat garai ilun batentzat».
Dena den, Osbornerena ez da aste honetako Ernairen jokaldi bakarra izan. Izan ere, gazte antolakundeko kideak epaitegietan izan dira euskararen aurkako oldarraldi politiko eta judiziala salatzen, inposatutako espainiar banderak kendu dituzte herri eta hirietako eraikin instituzionaletatik eta, besteak beste, frankismo garaitik inor lotsarazi gabe iraun duten oroimenerako gurutze eta plakak kentzen aritu dira.
Mundu mailako olatu faxista berria ernaltzen ari den momentuan, ultraeskuina gobernuak, komunikabideak eta kaleak hartzen ari den momentu historiko honetan, Estatutik datorkigun espainolismo erreakzionarioa jopuntuan jarri eta erreakzio euskarafobo, matxista, arrazista eta klasista nabarmen horri aurre egiteko konbikzio sendoa erakutsi da. Kanpaina oso bat dago oinarrian, “Ekinez egina, gazteok independentzia!” izendatua.
Balio eraldatzaile eta aurrerakoietan kokatzen den gazteria independentistaren erreferentzia irabazten ari da gazte antolakundea, eta hori Euskal Herrian aldaketa sozial eta politikorako aukerak errealitatea diren erakusle bizia da.
Antolakundeak helburu estrategikotzat dituen independentziak, sozialismoak eta feminismoak marrazten duten alternatibaren gaurkotasun eta potentzialtasunaren isla.

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?

El TEDH falla que París conculcó los derechos de Ibon Fernández Iradi
