Jende onak
Atzo bazen belaunaldi bat “bihar” erraten ikasi zuena. Burua arrazoiz betetzen zuena gauez, eta egunez, hitz egiten hasi ordez, arrazoiari forma ematen ziona lan eginez. Izerdi patsetan kopeta, ahoa isiltasunez beteta, diskrezioaren lemarekin ahapeka, konplizitateak ehundu behar zituzten eta. Emandako jakinduria bezain umil, oroimena dabil militantziaren ibaia zen emariari begira, askatasun urez blaituriko pazientzia horma gogorren kontra. Gerraren galerari, altxamenduari, diktadurari, errepresioari, atxiloketei, torturei aurre egin zien armarik zaharrenarekin: gu-arekin; elkarrekin. Eta zeukatena eman zuten, ez gehiago ez gutiago: bizitza, denbora, nehoiz berriro berreskuratuko ez zuten hura guztia; zatikako samurtasuna da belaunaldi hura, balorea eta adorea osotasun baten zati. Beren zaurien orbainen mapak egin zituzten, erorketa bakoitzaren hazi bat landa garapen, beldurren lanterna bailitzan etorkizuna, minaren kupulan esperantzaz jarritako dorrea. Ez zuten loriarik eskatzen: airea nahi zuten, askatasuna. Poltsikoak hutsak eta bihotzak esker onez beteta ibili ziren, isiltasuna kantu bihurtzen. Pazientziaz, burugogorkeriaz, tenplurik gabeko fedearekin borrokatu ziren; Eta gauak iluna zuenean, ipurtargiak pizten ikasi zuten; hotza legea zenean, aterpea asmatu zuten; zapalkuntzak “beti” esaten zuenean, “oraindik” erantzun zuten. Eta gaur, hitz eginak ainitz eta eginak gutxi ditugun garaian, behar bezala ohoratu gabe agurtzen ditugu Jose Manuel Pagoaga Gallastegi ‘‘Peixoto’’ bezalako jende onak.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
