A. G.
ACB LIGA

Bigarren erdian Valentziak su eman dio Miribillari

Aurreneko erdian oso ondo eutsi zion atzo Surne Bilbaok Valentzia Basketi, baina atsedenaldiaz geroztik Pedro Martinezek zuzentzen duen taldeak su eman zion Miribillari. Iragan igandera arte Bilbao Basket garaiezina izan da Bilbao Arenan, eta nahiz eta Barçaren aurka galdu, azkenera arte lehiakor aritu zen Jaume Ponsarnauren taldea. Atzo, ordea, alferrik izan zen.

Atsedenaldira arte 35-37 eutsi zion talde bizkaitarrak, Luke Petraseken eta Margirisen eskutik -38 puntu bien artean-. Egia da, halaber, valentziarrek ez zutela askorik asmatu, hasi eta berehala 13-26 aurretik jarri baziren ere.

Baina bigarren erdiko partziala 37-79koa izan zen. Hirugarren laurdenean, Brancou Badio jokoan sartu zelarik, 36 puntu sartu zituen talde taronjak, eta 18-36ko partzialarekin dema erabakita utzi zuen; baina ez zen horrekin konformatu eta egundoko jipoia eman zion laugarren laurdenean: 19-43.

Arerioa askoz hobea denean, ez dago belarriak jaistea baino.