James MANNING PA WIRE-DPA
BEGIRADA

Migratzea klase kontua ere badelako

Urtarrilaren lehenengotik, erresidentzia baimena eskuratzeko bi azterketa egin behar dira Estatu frantsesean. Hizkuntzarena ez da berria, baina exijentzia handitu da. Bestea berria da. 40 galderaren bidez, hautagaiak frantsesen historia, ohiturak, eskubideak eta betebeharrak ezagutzen dituela erakutsi behar du. Azterketa indarrean sartu aurreko egunean ezagutu zen George Clooneyk eta bere familiak nazionalitate frantsesa eskuratu dutela, Mediterraneoan jauregi bat erosi eta gero. Azterketarik ez, haien kasuan.