Justin TALLIS AFP
BEGIRADA

Gose grebalariak egoera larrian

Kamran Ahmed, Heba Muraisi, Teuta Hoxha eta Lewie Chiaramello Palestine Action taldeko kideak espetxean egoera larrian daudela salatu zuen atzo Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Gose greba abiatu zuten espetxeko kondizio txarrak eta Gobernu britainiarrak Israelek Gazan egindako krimenetan duen konplizitatea salatzeko, eta horren ondorioz euren osasunak nabarmen egin du okerrera. Udan, Parlamentuak Palestine Action ilegalizatu zuen, talde terroristatzat jo eta gero. Ordutik, Poliziak 1.600 lagun atxilotu ditu.