Gorka RUBIO FOKU
BEGIRADA

Harrera, instituzio guztien ardura

Nerea Melgosa Lakuako sailburuak azaldu duenez, EAEk asiloa eskatu duten 400 maliar baino gehiago artatu ditu 2025ean. Herri Irratiko elkarrizketa batean, Melgosak esan zuen EAEko baliabideak «gainezka» daudela, eta espainiar Gobernuari «etxeko lanak» egiteko eskatu zion, Estatuan «plaza hutsak» egonda, paperak dituzten pertsonak kalean daudelako. Harrera-politika gizatiarra izan dadin instituzio guztien ahalegina behar da, udaletatik hasi eta Europar Batasuneraino. Eta hesiak eta migrazio politika kriminalak behingoz eraistea.