G.I.
HERNANI
LA MISTERIOSA MIRADA DEL FLAMENCO

Diego Cespedesen opera prima indartsua

Diego Cespedes zinemagile txiletarraren opera prima da “La misteriosa mirada del flamenco”, eta Irusoin euskal ekoiztetxearen koprodukzioa du. Mundu mailako estreinaldia Canneseko Nazioarteko Zinema Jaialdian izan zuen, Un Certain Regard sail entzutetsuaren barruan. Bertan, film honek lehiaketa horretako sari nagusia irabazi zuen, eta edizioko proposamen ospatuenetako bat bihurtu zen.

Cannesen debuta egin ondoren, filmak bere nazioarteko ibilbideari jarraitu, eta aitorpen gehiago lortu zituen. 2025eko Donostia Zinemaldian lanak Sebastiane Latino saria jaso zuen, LGBTI+ komunitatearen balioak eta aldarrikapenak ondoen irudikatzen dituen film latinoamerikarra saritzen duena.

Filma 80ko hamarkadaren hasieran girotuta dago, Txileko basamortuan. Hamaika urteko Lidia meatze-herri desatsegin baten ertzean bizi da, bazterrera bultzatutako queer familia maitagarri batekin. Zabaltzen ari den gaixotasun misteriotsu baten errua egozten diete; begirada bakar baten bidez transmititzen omen da, gizon bat beste gizon batekin maitemintzen denean.

Western moderno honetan, Lidia mendeku bila abiatuko da, biolentziari, beldurrari eta gorrotoari aurre eginez.