Jagoba MANTEROLA FOKU
BEGIRADA

Zorionak, anbulantzietako langileei

Tolosako eta Elgoibarko anbulantzia medikalizatuak Anbulancias Gipuzkoa enpresaren esku egotetik Osakidetzaren ardurapean egotera pasatu dira. Publiko egin dituzte, alegia. Enpresako 45 langileek subrogazio akordioa lortu dute, lanpostuak mantendu eta langileen lan-eskubideak bermatzen dituena. LABek adierazi duenez, «garaipen hau plantilla osoaren mobilizazio, batasun eta irmotasunaren ondorio da». Funtsezko zerbitzu bat publiko bihurtzea albiste ona da, zerbitzua hobetzea ekarriko baitu.