Bakardade ez bilatua, lehen lerrora
Hilda zaude? izeneko Txinako aplikazio biralak mezu bat igortzen du erabiltzailea 48 ordutik behin konektatzen ez bada.

Piztu duen polemikaren ondotik izena aldatuko dioten arren, Hilda zaude? Appleren App Storeko aplikaziorik salduenen artean dago Txinan, eta horrek oihartzun handia izan du bai tokiko prentsan bai nazioartekoan. Aplikazioaren izena Sileme da, «hilda zaude?» bezala itzultzen den hitz joko bat, eta bakarrik bizi diren pertsonei aukera ematen die larrialdi kasuetarako kontaktu baten izena eta helbide elektronikoa erregistratzeko. Erabiltzailea bi egunetik behin aplikaziora konektatzen ez bada, automatikoki ohartaraziko zaio kontaktu horri arazo bat izan daitekeela. BBC britainiarrak aplikazioari buruzko artikulu bat argitaratu eta gero, biralizatu eta mundu osoan egin da ezaguna. Hedabide ugarik eman dute haren berri. Aurrerantzean Demumu izena hartuko duen tresnak «tinko eutsiko dio segurtasuna babesteko jatorrizko misioari», bakarrik bizi diren pertsonei laguntzeko. Asko ez daude ados izen aldaketarekin, aferak polarizazioa eragin duen erakusle. «Ez al duzu uste biraltasuna izenari zor zaiola? Hura gabe, inork ez zukeen aplikazio hori instalatuko», galdetu zuen, esaterako, Weibo Txinako plataformako erabiltzaile batek.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
