Oskar MATXIN EDESA FOKU
BEGIRADA

Etxebizitza eskubideak lehentasuna izan behar du

Hamalau kolektibotako ordezkariek elkarretaratzea egin zuten atzo Lakuako Gobernuaren egoitzaren aurrean, 2026ko aurrekontuetan etxebizitzarako sarbidearen arazoari konponbidea emateko erakutsi duen «interes eskasa» salatzeko. Etxebizitzen eta alokairuen prezio altuek pobrezia eta bazterketa eragiten dituztela oroitarazi zuten, eta espekulazioa geldiaraztea, etxebizitza hutsak zigortzea eta desjabetzea eta alokairu sozialeko eskaintza handitzea eskatu zuten. Bada garaia behingoz norabide horretan neurriak hartzen hasteko.