Landako bizitzatik hiriburu zalapartatsura
Shih-Ching Tsou taiwandarrak zuzendutako filma Cannnesko Zinemaldiko Kritikaren Astean estreinatu zen mundu mailan. Sean Baker zinegileak (“Anora”) idatzi (Tsou-rekin batera), editatu eta koproduzitu du filma.
Komedia dramatiko honek ama ezkongabe baten eta bere bi alaben istorioa azaltzen du. Taipeira (Taiwan) iristean fideo-postu xume bat irekiko dute hiriburuko gaueko merkatu zalapartatsu batean. Landako bizimodua atzean utzita, bakoitzak bizimodu berri horretara egokitzeko modu bat aurkitu beharko du.
TSOU ETA BAKER
Tsou Sean Baker-en ohiko kolaboratzailea da: «Oso istorio pertsonala da. Halako batean, Seani kontatu nion nire aitonak beti esaten zuela ezkerreko eskua deabruaren eskua zela». Bakerrek hau aipatu du: «Lan egin dudan film guztietan bezala, dimentsio humanoa izango zuen istorio bat kontatzeko nahitik abiatu ginen. Nire filmetan, detaile bakoitzaren benetakotasuna ateratzea gustatzen zait; hemen gauza bera gertatu zen, baina Shih-Chingen bizipenetan oinarritu ginen istorioa eraikitzeko eta dramatizatzeko».

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
