Erakundetzearen gaia kanpaina erdigunera eraman nahi du Baterak
Herriko bozetarako hilabete eta erdi falta delarik, Ipar Euskal Herriko erakunde bilakaeraren auzia kanpainaren muinean ezartzeko helburuz, hautagaientzat galdetegia prestatu du Batera plataformak.
Iragan abuztuan plazaratu ziren IFOP institutuari RPS koalizioak aginduriko inkestaren emaitzak, eta ikerketaren arabera, herritarren %62k Euskal Hirigune Elkargoak duena baino erabakimen maila handiagoa duen erakunde baterantz igarotzeko nahia du. Ildo beretik, Baterak Baionako Arteen Hirian azaroaren 22an antolaturiko foroan elkartu ziren eragileek, egungo egitura administratiboa gaindituz, estatus bereziko lurralde kolektibitate baterantz igarotzeko beharra argiki adierazi zuten.
ERRONKA
Gogoeta kolektiboak erakutsi zuenez, adostasun zabala legoke, modu partekatuan, marko berri baterantz pasatzeko. Bilkuran Elkargotik «eraginkorragoa, demokratikoagoa eta tokiko errealitateei hobeki egokitua izango den instituzio eredu berezi batera pasatzeko beharra» argiki nabarmendu zela oroitarazi du Baterak, herriko bozen atarian. Bateraren arabera, «orain erronka da nahi hori proiektu konkretu, inklusibo eta itxaropentsu bilakatzea, herritarren beharrei erantzuteko».
2026-2032 agintaldiak bilakaera instituzionalari dagokionez erabakigarria izan behar duela sinetsita, plataformak herritarren ordezkari bilakatzeko helburu duten hautagaiei zuzendutako galdetegia osatu du. Ekimen horren helburua da «bilakaera instituzionala gai zentrala izatea bi hauteskunde horietan [herriko etxeak eta Elkargoa]».

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
