Gipuzkoako industria «atzeraldiaren atarian» ikusten du Adegik
Gipuzkoako industria «atzeraldiaren atarian» dago, Adegik iragarri duenez. Industria arloan enpleguan geldialdia gertatuko dela aurreikusten du Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak, nahiz eta uste duen ez dela lanpostu «suntsiketa masiborik» izango. Industria sektoreko ia enpresen erdiek beren eskaerak «ahultzat» jotzen omen dituzte, 2021aren hasieratik izandako maila baxuenera iritsi direla eta.
Aurtengo urtarrilean elkarteak Gipuzkoako enpresei egin dien Koiunturari Buruzko Inkestaren emaitzak aurkezteko prentsaurrekoan eman dituzte datuok Adegiko ordezkariek.
Hala, enpleguan «nolabaiteko egonkortasuna» ikusten du Adegik, industria-enpresen %85,5ek plantilla mantentzea edo handitzea aurreikusten baitute. Nolanahi ere, geldialdia aurreikusten du enpresen %14k iragarri baitute lanpostuak murriztu beharra daukatela.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
