John KIRK-ANDERSON POOL via AAP DPA EUROPA PRESS
BEGIRADA

Eskuin muturrak aurpegi ugari ditu

2019ko martxoaren 15ean, Brenton Tarrantek 51 pertsona tiroz hil zituen bi meskitatan Christchurch-en (Zeelanda Berria). Gazteak supremazismo zuria aldarrikatzen zuen manifestu bat argitaratu eta tiroketak streaming bidez transmititu zituen. 2020an biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten eta, helegitea aurkeztu ostean, atzo epaitegian deklaratu zuen. Tarrantek, bere erreferente Anders Behring Breivik eta beste batzuekin batera, eskuin muturraren aurpegi ankerrenetako bat ordezkatzen du.