Raul BOGAJO FOKU
BEGIRADA

Zortzi urte erbestean amnistiaren zain

Auzitegi Goren espainolak Carles Puigdemonti funts publikoen bidegabeko erabileraren delitu batengatik Amnistiaren Legea ez aplikatzea erabaki du, eta Generalitateko president izandakoak Konstituzio Auzitegian helegitea aurkeztu du. Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak babestu dute. Haien ustez, Gorenak amnistia aplikatu behar zion eta auzitegiak arauaz egindako interpretazioa kritikatu dute. EBko Justizia Auzitegiaren ebazpen bat tarteko, auzia azken txanpan sartuko da. Katalunian amnistia ez den emaitza bat ez da ulertuko.