Rioko inauteria, Eliteen itzalean
Rion, Sanbodromoko ikuskizun elitistatik urrun, iparraldeko auzoek doako desfileetan eusten diote sanbaren sustrai herrikoiari.

Rio de Janeiroko iparraldeko pabiloi apal batean, sanba dantzari eta perkusionistek turista gehienek entzun ere egin ez duten inauteri desfile baterako erritmoak entseatzen dituzte. Kontrastea oso nabarmena da bihar hasiko den Sanbodromoko ikuskizun ospetsuarekin, zeina gero eta urrunago dagoen sanbaren sustraiak mantentzen dituzten auzo pobreetatik. Americo Teofilo 37 urteko bateria maisua harro dago ekitaldi paraleloaz, «herriaren aldekoagoa» delako: «Sanbodromokoa ez dut kritikatzen, baina gero eta elitistago bihurtzen ari da. Biak maite ditut!». Sarrerak 300 dolar ingurura iritsi dira, gutxieneko soldataren pare, VIP palkoak ugaritu dira, eta DJen musikak ere kexak sortu ditu: «Batzuetan desfilea martxan dago eta musika elektronikoa entzuten da». Adriano Santosen hitzetan, «ez dago zalantzarik aberatsentzat soilik dela», eta gogorarazi du Rion gehienak komunitate pobreetakoak direla eta ikuskizunaz gozatzeko aukera behar dutela. Intendente Magalhães etorbideko desfileak, ordea, doakoak dira. Paulinha Peixoto dantzariak dio beren ikuskizuna «talde lana» dela: «Sanba gure oinetan dago, gure zainetan».

El cierre súbito de ETB3 y ETB4 genera muchas dudas y críticas

Harro agertu da euskararen aurkako helegiteak bultzatu dituen taldea

CCOO no cogerá el testigo de Korrika, puesto que AEK lo ve «incompatible»

Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko lehen itzulian
