Nafarroak lankidetza hobea behar du zalantzaz beteriko garaiotan
Krisiek alderik alde jotako munduan bizi gara. Krisiek, gainera, batera dihardute eta elkarren artean indartzen dira. Gerrez gain, hortxe daude klima larrialdia, biodibertsitatearen galera azkarra, giza eskubideetan dagoen atzerapena, eta arazo izugarri konplexuentzako erantzun sinpleak agintzen dituzten diskurtso populisten eta militaristen gorakada. Gauzak horrela, bereziki da kezkatzekoa nazioarteko lankidetzaren eta herritartasun globalerako hezkuntza eraldatzailearen ahuldura, horiek oro tresna kolektibo baliosak baitira herrialdeek beren kasa konpon ez ditzaketen mundu mailako erronkei aurre egin ahal izateko.
Oxfam Intermon erakundearen “Aberatsenen inperioaren aurka” (2026) txosteneko datu atera berriak zinez dira adierazgarriak: aberats okituen aberastasuna inoizko handiena da eta, gainera, urtero hirukoizten da. Gutxiengo batek mugarik gabeko aberastasuna metatzen duenean, boterea eta eragin politikoa ere metatzen ditu bere eskuetan. Horrek erabaki politikoetan eragin, demokrazia higatu eta desberdinkeriak murriztera bideratutako politika oztopatzen du. Ez da urrutiko kontua: desoreka horren ondorioek are pobrezia handiagoa, gatazka gehiago eta eskubide gutxiago izatea eragiten dute munduko leku aunitzetan.
Horren aurrean, axolagabetasuna ez da aukera bat. Herritarrek funtsezko eginkizuna dute: informazioa jasotzea, elkarren artean antolatzea, gobernuei erantzukizunak eskatzea eta beldurra eta indarkeria elikatzen dituzten diskurtsoak errefusatzea. Geldirik egoteak konfrontazioren aldekoei bakarrik ekartzen die onura. Lankidetzan aritzea, jendea heztea eta sentsibilizatzea, ordea, bizitza, bakea eta giza duintasuna defendatzeko modu aktiboak dira.
Nafarroatik, ez zaie urruntasunetik begiratzen krisi global horiei. Garapenaren aldeko gobernuz kanpoko erakundeen (GGKE) lan etengabearen bidez aurre egiten zaie, bai eta lankidetzarako politika publikoari eusten dion konpromiso instituzionalaren eta sozialaren bidez ere. Giza ekintzak, gainera, behar-beharrezkoa izaten jarraitzen du larrialdiko egoeretan jendearen bizitza babestu eta salbatzeko.
Nafarroako 48 GGKEk, Koordinakundean bildurik, ehun proiektu baino gehiago garatu dituzte 2025ean 56 herrialdetan, Latinoamerikako, Afrikako, Asiako eta Ekialde Hurbileko errealitate askotarikoei erantzute aldera. Lankidetza, ordea, Hegoalde Globala esatez zaionaz haratago doa; gure lanaren funtsezko zati baten ardatza baita herrialde aberastuetan egiazko aldaketak bultzatzea: hau da, gure kontsumo ohiturak eta gure balioak aldatzea, bai eta planetarekin harremanetan sartzeko dugun modua ere. Horrenbestez, eraldakuntzarako hezkuntza, justizia globala eta gizartea sentsibilizatzea funtsezko tresnak dira gizarte bidezkoagoak eta arduratsuagoak eraikitzeko.
Denon artean egindako ahaleginari esker (GGKEak, erakunde publikoak, toki entitateak, enpresak eta herritarrak), milioi eta erditik gora lagunek jaso dute onura herrialde horietan guztietan.
2026ari begira, erronka argia da: giza eskubideak indartu eta blindatuko baditugu, etorkizuneko ikuspegia duen lankidetza politika sendo eta egonkorra behar da. Gaur egun, Plan Zuzentzaile berri bat diseinatzeko funtsezko fasean sartzen ari gara, Nafarroan datozen lau urteetarako garapenerako nazioarteko lankidetza arautze aldera. Lankidetzarako Plan “Berria” behar dugu Nafarroan, aurrekontuetan konpromiso nahikoak finkatzeko eta hartan ari diren eragile guztien lanari duen balioa emateko.
Izan ere, egun inoiz baino gehiago, lankidetzan aritzea ez da aukera ideologikoa: erantzukizun etikoa eta demokratikoa da.

Buscan testigos que pudieron ver a «Basajaun» con vida en Bilbo

Krisiaren ondorioz lur jota, «pagozelaia» astindu nahi dute

El negacionismo de la Berlinale acaba en fuego cruzado: dejemos que arda

Denuncian la «desproporcionalidad» de la actuación sobre los aficionados
