EAEko kooperatiben %40 inguru industria arlokoa da
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden kooperatiben %40 inguru industria arloan jarduten dira; guztira, 450 baino gehiago. 21.000 enplegutik gora sortzen dituzte, 9.000 milioi eurotik gorako fakturazioa dute eta EAEko manufaktura fakturazioaren %10 inguru osatzen dute.
Hala dio atzo Konfekoopek eta Kooperatiben Kontseiluak Bilboko BAT Dorrean aurkeztutako Industria Kooperatiboaren Txostenak. Rosa Lavin Konfekoopeko presidentearen hitzetan, dokumentu horretan Konfederazioaren Mahai Industrialaren ekarpenak jasotzen dira, baita kooperatibismo industrialaren lehiakortasuna indartzeko gomendio zehatzak ere, «elkarlaneko berrikuntza bultzatzearen, kapital eta finantzaketa modu berrietarako sarbidea erraztearen, ekosistema kooperatiboa indartzearen eta nazioarteko dimentsioa irabazteko aukera emango duten enpresa aliantzak sustatzearen» alde egiteko.
Kooperatiben Kontseiluaren presidenteak, Patxi Olabarriak, bestalde, Koop Behatokia aurkeztu zuen: «Kooperatibismoaren inpaktu ekonomiko eta industrialari buruzko ezagutza estrategikoa eta datu sistematikoak sortzeko tresna da». Gaineratu zuenez, aukera emango du kooperatibek enpleguaren, berrikuntzaren, lehiakortasunaren eta lurralde inpaktuaren alorretan egiten duten ekarpena neurtu eta ikusarazteko.

Otegi se marca un Arzalluz, Esteban le da al eslogan y Pradales cuela trampitas

Iriart ezkerreko abertzalea da Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria

¿Está el modelo D con PAI camino de la extinción?

Israel trata de reventar la tregua con Irán con una gran masacre en Líbano
