Marea biziak
Martxoan gaudela, hil honetan oso ohikoa izaten den fenomeno baten inguruan hitz egitera nator oraingoan: marea biziez. Marea biziak izatez urte guztian gertatzen dira ilbete eta ilberrian, baina ekinokzio garaian, hau da, martxoan eta irailean, marea biziek are bizitasun handiagoa izaten dute.
Ilargia, eguzkia eta lurra lerrokatuta agertzen direnean, eguzkiak eta ilargiak grabitate indar bat eragiten diote lurrari eta, kasu honetan, itsasoko urak itsasgoretan ohi baino gorago eta itsasbeheretan ohi baino beherago ekartzea dakar.
Itsasbeheretan ohiko irudia bilakatzen da urak oso behera eraman eta itsasontziak hondoa jota ikustea urak berriz bere bidea hartu arte, edo hondartzaren batetik irlaren batera ia oinez joateko aukera izatea. Itsasgorek, aldiz, badute arrisku puntua. Itsasgora marea biziekin batera gertatzen denean eta horri guztiari itsaso zakarra eta olatu handiak gehitzen zaizkionean, kalte handi edo oso handiak izateko arriskua dago kostaldeko herrietan, bereziki itsasertzetik oso gertu dauden eraikin eta negozioetan.
Hilabete honetan martxoaren 19tik 21era marea biziak izango dira, baina ez dirudi itsasoak haserre egoteko asmorik duenik. Hala ere, pixkanaka joan beharko dugu hori ikusten.

Una Copa al cielo dedicada a Aitor Zabaleta que ayuda a sanar heridas

Hilario Urbizu iheslaria Mexikon hil da, 45 urte itzuli ezinik eman ostean

«Remigia Echarren no quiso ser madre y sí conquistar los cielos de Europa»

Sevilla hierve en un DÍA de éxtasis blanquiazul
