Santiago TORRADO (ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA)
BEGIRADA

Aita Marik beste 32 pertsona erreskatatu ditu

Mediterraneoko erdialdeko uretan bi egunez noraezean ibili ostean, kolapsatzeko zorian zeuden. Ontzi pneumatikoan 27 gizon eta bost emakume zihoazen, horietako bat haurdun. Erreskatatutako bederatzi adingabeak dira. Aita Mariko arduradunek gogorarazi dutenez, «migratzeko edo asiloa eskatzeko bide seguru eta legalik ez dagoen bitartean, pertsona askok Mediterraneoan bizia arriskuan jartzen jarraituko dute». Misio honi esker, 32 pertsona horiek salbu daude, behintzat.