119
Telefono tontoaren kalkulagailua erabili dut, azkenean, orain arte sortu dudan kantu kopurua zehazte aldera. Ez dakit, gogoak eman dit matematikak autoestimuan duen eragina ikertzeko edo, besterik gabe, ospatzeko 30 urte joan direla lehenengo diskoa kaleratu nuenetik. Edozein modura, errepaso adinean nago. Badakizue, bizitza osoan, han-hemenka, nahita ala nahigabe, erortzen utzitako hazi horiek, inoiz, fruiturik emango dutelako itxaropen... funsgabekoa (hezkuntza judeokristau madarikatua).
Nolanahi ere, hasi naiz kopuruak sartzen: diskoak zenbaki bihurtzen, maketei hautsa kentzen, enkarguz, alde eta kontra, egindako kantuak gogora ekartzen, maite izan ditudan pertsonei data seinalatuetan oparitzekoak itzal intimoetatik ateratzen. Baina, prozesu honi ukitu zientifikoa emateko edo, alde batera utzi ditut zirriborro fasea igaro eta inori, inon, inola ere erakutsi gabekoak, a! Eta hainbeste maite ditudan bertsioak; ez zitzaidan oso zilegi iruditzen horiek ere kontuan hartzea.
Zenbakien dantza eta memoriaren zalantza, egindako kantuak dira kantugile batentzat ebidentzia bakarrak, ez sariak, ez salmentak... “Mitoaroa”-ren saio bakarrean kabitzen dira Morau zuzenean ikusi duten pertsona guztiak, eta deskuiduan, lekua sobera; baina... 14 + 5 + 13 + 11+ 10 + 16 + 11 + 12 + 13 + 5 + 4 + 5 = 119.

Un tuit «indecente» del PSE dinamita la reunión entre Esteban y Andueza

Maialen Beloki, nueva directora de Zinemaldia a partir de 2027

«Etor dakigukeen ezgaitasun baterako tresnak prest izatea komeni da»

El PNV mantiene al ralentí la Reserva de Urdaibai
