Amets zaharrak, indar berriak

Sally Wainwright telebistara itzuli da “Riot Women” telesailarekin. Rock talde bat sortu nahi duten adin ertaineko emakumeen istorioa kontatzen duen telesaila da; nortasunari, ahizpatasunari eta ikusezintasunari buruzko tragikomedia osatu du Wainwrightek.
Istorioa Hebden Bridge herrian girotzen da (Yorkshire, Britainia Handia). Bertan bost emakume elkartuko dira, guztiak 50 urtetik gorakoak eta guztiak bizitzaren bihurgune korapilatsuetan murgildutakoak: lan arazoak, urrundu diren seme-alabak, zaindu beharreko gurasoak, dibortzioak, maitasun hautsiak eta menopausiak dakartzan aldaketa fisiko zein emozionalak. Urteetan zehar pilatutako isiltasunetik abiatuta, punk-rock talde bat sortu eta tokiko talentu-lehiaketa batean parte hartzea erabakiko dute. Musikak, ordea, ez du soilik herriko monotonia apurtuko, bakoitzaren barruko hormak ere eraitsiko ditu. Esperientzia horiek guztiek zalantzan jarriko dituzte euren harremanak, ametsak eta anbizioak, baita bizitzan duten rola ere; zaintzaile, alaba edo ama rol hutsa.
Hasieratik, musikak arnasa ematen dio istorioari. Abestiek beste pertsonaia baten modura funtzionatzen dute. Gainera, xehetasun esanguratsu bat: aktoreek euren instrumentuak jotzen ikasi zuten, eta pantailan ikusten diren emanaldiak zuzenean filmatu zituzten. Kantuak emakume helduek jasaten duten ikusezintasunaren aurkako oihu bihurtuko dira, haserrea eta frustrazioa soinu bihurtuta.
Hori bai, telesailaren indargunerik handiena ez dago trama musikalean, baizik eta emakumeon eta euren ingurukoen gizatasunean. Pertsonaien xehetasunetan eta aktoreen artean uzkurtzen eta hedatzen den espazio intimo horretan aurkitzen du telesailak benetako oihartzuna. Bereziena, oholtzan entzuten dena baino gehiago, bihotzean geratzen den soinua da.

Iriart ezkerreko abertzalea da Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria

Otegi se marca un Arzalluz, Esteban le da al eslogan y Pradales cuela trampitas

EH Bildu, con «certidumbre» y «sin ansiedad» hacia una República vasca

Israel trata de reventar la tregua con Irán con una gran masacre en Líbano
