Javertena
Aurreko astean kontatu nuen Jean Valjean ekimen oneko pertsona bihurtu zela, parean errespetuzko akzio bat jaso zuenean, eta aste honetan hariari heldu eta kontatzen jarraitzea erabaki dut. Bizitzeko pentsamendua eta modua aldatu baitzion akzioak eta gizon errespetatu bilakatu zen Valjean, Montreuil-sur-Mer-eko fabrika baten jabea, eta bertako alkatea. Hala ere, beti izaten da zure nahiaren kontra jokatzen duen faktorerik, eta mehatxu modura jarraitu zion gibeletik bere iraganak. Javert inspektorea tematu baitzen haren kontra, mesfidantza, gorroto eta inbidiaz, edo legeak eta zigorrak nagusitu behar duen konbentzimenduaz. Ekitaldi publiko batean aurrez aurre aurkitu ziren eta Valjeanen aginpidea onartu gabe «Ni naiz Javert, zu atxilotzera etorri naiz, lapurreta egin zenuen, zu kriminala zara» oihukatu zuen denen aitzinean.
Tentsio handiz, Valjeanek bere bihotza dardaraz sentitu zuen, bazekien orain eraikitako guztia gal zezakeela iraganeko kontuen erruz, eta legea errespetatzea edo bere askatasunaren alde egitea egokitu zitzaion, bere bizimodu eroso eta aberatsa utzi eta inspektorearen atzaparrak saihestuz ihesbideari heltzea. Justua izatea eta justizia, gauza bera diruditen eta ez diren bi gauza. Antzera ez ote dabilen gure euskara, eta gu, euskaldunok, errespetuzko beti, erdararen alde eginaz erdarak gure alde egingo duela pentsatuz. Valjean gara gu, ordea, eta erdara da Javert.

Vuelco en la Ertzaintza: Euspel gana y rompe con 20 años de hegemonía

EH Bai destaca el notable aumento de alcaldías abertzales de izquierda

«Aroztegiaren borroka irabazita alferrik da literaturatik jarraitzea»

Aberri Eguna euskal lurralde guztietan jai ofiziala egiteko deia Lizarratik
