MarioBros
Urte batzuk daramatzat bideojokoetatik aldenduta, baina haurtzaroan oso presente izan nituen; ezagutu nituen joko eta pertsonaia horietarik Mario Brosek eta bertatik jaio diren pertsonaia guztiek utzitako arrastoa oso handia izan da.
Urteetan zehar, Mario bideojokoen mugetatik irten eta ikono kultural bilakatu da, serie animatuetan, komikietan eta, azkenaldian, filmetan ere agertuz. Egokitzapen zinematografikoak saiatu dira jokoen esentzia ludikoa eta bisuala harrapatzen, abentura eta nostalgia uztartuz, istorio berriekin osatutako unibertsoetan.
Mario ez da bakarrik bideojokoen historia definitzen duen pertsonaia; herri kultura globalean eragina izan duen lengoaia bisual eta narratiboa sendotu du eta iturgin txiki bat sormenaren eta entretenimenduaren ikur atenporal bihurtu da.
Gaur iritsiko da zinemetara “The Super Mario Galaxy Movie”, eta aitortu behar dizuet gogotsu nagoela haren abenturetan berriro ere murgiltzeko. 2023. urtean, “The Super Mario Bros. Movie” pelikulak audientzia datu izugarriak lortu zituen, eta nik gutxi espero nuen arren, positiboki harritu ninduen. Filmak era bikainean harrapatzen du Mario eta bere lagunen esentzia: entretenigarria, koloretsua, leiala eta nostalgiaren mamiz beterikoa.
Mario Bros bideojokoetako pertsonaia bat baino gehiago da; istorio bizien eta koloretsuen ikono bihurtu da.

«Si hay un acuerdo con el estatus, será porque supone un salto»

EH Bildu, con «certidumbre» y «sin ansiedad» hacia una República vasca

«Donostiak ez du ‘euskal poliziarik’ behar», aldarrikatu du LABek

Nueve miembros del equipo rectoral derrotado de EHU, altos cargos del PNV
