Banaketa (eta III)
Erresistentzia uneak ere badira “Morgenkreis”-en, hala ere. Amaiera aldera, aitarengandik askatu eta haurtzaindegian sartzeko keinua egin du umeak eszena osoa arreta handiz ikusi duten gainerako umeak adi-adi begira dituela. Une horretan, umearen iraultza saioari ustekabeko elkartasuna eta konplizitatea erakutsita, haurtzainetako batek ikasgelan dauden haurrak errebelatzera animatu ditu goizeko zirkuluaren errutina hautsiz eta haurtzaindegira joan nahi ez duen umeari ihes egiteko parada emanez. Abiada bizian bira egiten duen kamerak modu katartikoan dantzan eta biraka ari diren haurren planoak erakusten ditu. Azken horiei gainjarrita, 2025eko su etenaren porrotaren ostean kostaldeko bide nagusitik oinez etxera itzuli ziren milaka gazatarren irudiak ikus daitezke. Haurren bat-bateko gorputz mugimenduek haurtzaindegi erakundearen diziplina errutinei desafio egiten dioten modu berean, Israelen mehatxuei entzungor eginda geldirik egoteari uko egin dioten palestinarren gorputzek aurre egiten diote kolonialismo egoiliarrak inposatu nahi duen lurralde antolaketa zurrunari. Haurtzaindegiko zein Gazako irudiek azaltzen dituzten askatasun uneak behin-behinekoak direla badaki ikusleak, baina ez ote da horrela beti eta horregatik borrokatu egin behar da une oro banaketa behin betiko gertatu ez dadin?

Otegi se marca un Arzalluz, Esteban le da al eslogan y Pradales cuela trampitas

Iriart ezkerreko abertzalea da Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria

¿Está el modelo D con PAI camino de la extinción?

Israel trata de reventar la tregua con Irán con una gran masacre en Líbano
