Aritz LOIOLA FOKU
KLIK

BBK Liveko soinu banda, Euskaldunan orkestrarekin

Kobetamendiko zelaietatik Euskalduna jauregira «jaitsi» ziren atzo gauean BBK Live musika jaialdian azken bi hamarkadetan entzun ditugun nazioarteko musika talde handien hainbat kanta esanguratsu. Besteak beste, The Cure, Depeche Mode, Arcade Fire, Pulp, Radiohead, The Strokes, Florence + The Machine, Muse, Guns N’ Roses, Coldplay eta Rosaliaren kantak orkestrarako egokitu ditu Bilboko Orkestra Sinfonikoak. Uztailean izango da jaialdia, baina urte osora hedatuko du programazioa, aurtengo edizioa berezia baita: hogeigarrena.