Mitoaroa
Izenburua irakurri ostean, bakarren bat harrituko zen, baina lasai, ez noa Pello Reparazek Bilbon emango duen kontzertuaz hitz egitera. Kasu honetan eguraldiak edo aroak duen mito baten inguruan hitz egingo dut. Eguraldi eguzkitsua eguraldi ona dela dioen mitoaz, alegia.
Eguraldi ona edo txarra zer den oso subjektiboa da, baina denok etorriko gara bat zeru oskarbia izatea, haizerik ez izatea eta 25°C edukitzea ederra dela. Baina zer gertatzen da eguraldi mota horrek luzaz irauten badu? Galdera horri erantzuteko nekazari baten lekuan jartzea bezalakorik ez dago. Landareen hostoak horitzen hasten dira, uzta ez da behar bezala hazten, hau da, garapena geldotu egiten da eta ondoren eman beharreko fruitua ohikoa baina txikiagoa eta urriagoa izaten da. Muturreko kasuetan landarea hil daiteke. Hortik haratago ere hainbat egunetan eguraldi eguzkitsu eta lehorra izateak baditu beste desabantaila batzuk. Esaterako, lurra lehortzen doan heinean, mendi barrenetako akuiferoek ere ur galera izaten dute eta iturrietako ura gutxitzen hasten da.
Abereak egoten diren larreetan ere belarra idortu egiten da eta uda garaian bazka gutxiago edukitzeko arriskua dago.
Garaian garaiko eguraldia eta neurrian, hori da naturarentzat eguraldirik onena.

Icono de una época, profesor y pensador abertzale de izquierdas

«Kixkur», presoen itxaropenen eta ezkutuko herriaren idazle

«No es conflictividad, es conciencia de clase, trabajar y vivir en Aiaraldea»

Xabier Sánchez Erauskin, periodista comprometido y muchísimo más
