Urain
Asterokoa idatzita neukan Jokin Urain hil dela jakin dudanean, eta nahitaez dena aldatzera behartu nau horrek. Hodeiertzen imajina etorri zait burura, kartzelan zela sortu zitzaion seme maitea, urrunetik bada ere, hunkitu bainau aita-semeen arteko maitasun istorio horren ezagutzak. Eta sakonki ezagutzera ailegatu ez banaiz ere, estimu handitan neukan Mendaroko idazle puska. Bai, halaxe, puska, handia, biziki emankorra, hori izan baita herri zahar honi egin diona, eman, eta anitz gainera. Goxotasunez eta umiltasunez, xumeki beti, mikrofono eta argazkien argietatik urrun, eta beste batzuei aise ematen zaien bultzada komunikatiborik gabe, bere esentziari eutsita sortzen eta biltzen aritzea lortu du, azken mendean euskaldun anitzek pairatu duten kartzela iluna argitara ekarriz hitzen bidez. Adibidez. Ezen, testigantza ikaragarria osatu baitu, esker gutxikoa eta esker handikoa, Euskal Herriak luzaroan oroitu zein eskertuko baitu, hori izango da bere buruaz ahantzi eta besteena agerrarazteko lan mardula osatu duenaren hilezkortasuna. Bere “Izaina” ederraren zati hauxe, gure bidean jarraituko duela ohartzeko: «Bide osoa egiteko urrats bakoitzak du behin-behineko garrantzia, urrats guztiak zuzen eta indarrez ematea da tunelaren bokalera buruzut heltzeko era bakarra. Zuhurtziak eta ahalegin osoak eramango gaitu du jarraitu. Txangoa amaitzen ez den bitartean ezin zaio bukaerarik eman istorioari. Idazki batek ezin buka lezake amaitu ez den bidaia».

Icono de una época, profesor y pensador abertzale de izquierdas

«Kixkur», presoen itxaropenen eta ezkutuko herriaren idazle

«No es conflictividad, es conciencia de clase, trabajar y vivir en Aiaraldea»

Un tuit «indecente» del PSE dinamita la reunión entre Esteban y Andueza
