Bi Ganen film berria
Oso ohikoa da, eta bereziki egile zinemaren esparruan eta ekoizpen komertzial nagusiak ez direnean, filmen data ofizialek atzerapenak jasatea. Nolanahi ere, ohikoa izan arren, ezin da ukatu nahiko etsigarria dela. Adibide garbia da Bi Ganen “Resurrection” lan berriarekin gertatu dena: sariak jaso eta kritika bikainak bildu arren urtebeteko atzerapenarekin iritsiko da zinema aretoetara. Ezin da ahaztu, gainera, Bi Gan bezalako zinemagileen lanak, zoritxarrez, oraindik ere ikusle gutxiko zirkuituetan mugitzen direla.
Ataletan egituratutako kontakizun honetako zati bakoitza zinemaren historiari egindako omenaldi atenporal bat izango da: Mélièsen irudimenaren hastapenetatik alemaniar espresionismora; 40ko hamarkadako gangsterren filmetatik, 90eko hamarkadako Asiako zinemarekiko begirada nostalgikora; edota Jean Vigoren “L’Atalante” gogorarazten duen txalupa batean, Senaren gaineko egunsenti poetiko bateraino.
Bidaia hau gidatzen duen emakumearen begien bidez, Bi Ganek zinema bera berrasmatzeko ahalegina egingo du. Errealitatearen mugetatik harago irudikatzeko ahalmena berreskuratu eta pantaila ustekabez betetako kutxa magiko bihurtuko du.

«La capacidad de respuesta de Irán ha sorprendido a todo el mundo»

En Euskal Herria cada vez es más fácil contagiarse de ITS

Ejemplo de la traslación del eje del país

«Etor dakigukeen ezgaitasun baterako tresnak prest izatea komeni da»
