Dominika ZARZYCKA NURPHOTO AFP
BEGIRADA

Plataformen botereari koska jan diote Europan

Italiako legearen arabera, plataformak behartuta daude komunikabideei euren albiste eta edukiak erabiltzeagatik ordaintzera, edo behintzat, negoziatzera. Facebook, Instagram eta Whatsapp plataformen jabe den Metak araua salatu zuen, baina, atzo, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak arrazoia eman zion Italiari. Erabakiak jurisprudentzia ezartzen duenez, bidea libre dago Europan. Plataformek komunikabideen edukiak erabili nahi badituzte, ordaintzeko eskatzea ez da soilik zilegi, legezkoa ere bada.