Urepeletik Iruñera, euskaltzaleen konpromisoa indartzeko
Gazte Euskaltzaleen Sareak ekainaren hasierarako antolatzen ari den egitasmoa aurkeztu zuen atzo: “Gazte euskaltzaleok bidea urratu” dinamika jarri dute martxan eta jarduera nagusia Gazte Euskaltzaleen Martxa izango da. Ekimenean parte hartu nahi duten gazteez osatutako taldea ekainaren 11n abiatuko da Urepeletik eta ekainaren 13an iritsiko da Iruñera.
Kontseiluak deitutako Euskaltzaleon Martxarekin bat egitea dute xede. Horretarako, ibilbidea hiru eguneko epean bete beharko dute, bi geldialdi eginda. Urepeletik Auritzerainokoa izango da lehen zatia eta hurrengo goizean Zubiri aldera abiatuko dira, bigarren gaua han igarotzeko. Hilaren 13an martxaren azkeneko zatiari ekingo diote, Iruñeraino.
EGITARAU ZABALA
Arduradunek aurtengo Korrikan metatutako indarra berriz kalera ateratzeko gogoz daudela adierazi zuten. Horretarako, dinamikaren barruan zenbait jarduera antolatuko dituzte: muralak margotzea, kontzertuak, bisita gidatuak eta beste zenbait. Antolatzaileek izen-ematea zabaltzearekin batera, maiatzaren 18an egitarau osoa argitaratuko dutela adierazi zuten.

España gana su segunda estrella derrotando a un pobre campeón

«Pertur»: qué se sabe, qué no se sabe y qué es ‘fake’

Etorkizuna libreki erabakitzeko konpromisoa berritu dute Bergaran

Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko aldarri ozena
