«Male gaze» eta gu
Badira pare bat aste lagun batekin Bartzelonara joan ginela eta Kataluniako Arte Museo Nazionalak bete zuen larunbat bazkalosteko tartea. Barruan, arreta eman zidan obra: Lucas Cranach margolariaren “Pareja amorosa desigual”. Izenak jadanik ez badu dena argitzen, oso adin ezberdinetako bikotea aurkezten digu margolanak. Goi klaseko gizon zaharra emakume gazte eta eder batekin liluratuta. 1517koa da, baina azken hamarkadako anglizismoa burura ekarri zidan: male gaze. Egia esateko, bada nire inguruan askotan entzuten dudan joera bikote heterosexualetan: emakumeak bikotekidea baino «hobeto» dagoela dirudi −fisikoaz ari naiz-. Edertasuna subjektiboa den arren, oro har, onartutako desoreka horrek funtsezko zerbait esaten du gure desio-arauen asimetriari buruz. Izan ere, male gaze kontzeptuak gorputz femeninoei etengabeko ebaluazioa ezartzen die, baina oraindik espazio gutxi daude emakumeek gizonen gorputzari begiratu eta hura irudikatu eta erotizatzeko. Are gehiago, imajinario kolektiboek eta kulturak hori berresten didate: ez dudalako inolako arazorik gogoratzeko Richard Gere edo Vincent Cassel bezalako gizonak haiek baino neska gazte eta sexualizatuagoekin, baina begirada erotiko femeninoa ez da (ia) existitzen nik ikusitako filmetan; zergatik ote?

Respuestas de perfil y de cara a una crisis desconocida hasta la fecha

«En Irulegi vivía gente mil años antes de los vascones de ‘abaŕ’ y la Mano»

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

Un joven fallece en Santurtzi tras actuar la Policía Local con una táser
