Erresistentzia egunerokoaren edertasunetik

Presak, distrakzioak eta erabili eta botatzearen logikak guztia menperatzen duten garai honetan, egunerokoaren edertasunetik erresistitzea munduan egoteko modu bat da. Horixe da Helena Bengoetxearen “Petrus” dokumentalak iradokitzen duena. Kontsumo azkar eta etengabekoaren garaian, “Petrus” dokumentalak patxadaz begiratzera, hausnartzera, entzutera eta ikustera gonbidatzen gaitu; denboraren joanari aurre egiteko beste modu bat proposatzen du, isiltasunetik eta xehetasun txikietatik eraikia. Nafarroa Garaiko Itzagaondoa bailararen despopulatzea erretratatzen du, baina batez ere egunerokotik abiatuta erresistentzia nola eraiki daitekeen aztertzen du.
Ideia horri forma emateko, hiru pertsona hauen bizipenak uztartzen ditu: Joseba Lekuona, harriarekin memoria lantzen duen artista; Simeon Hidalgo, jakintzaren eta oroimenaren zaindaria; eta Elsa Plano, alkatea, gero eta hutsago geratzen ari den bailara bizirik mantentzeko ahaleginean tematua. Hiru begirada horien bidez, filmak erakusten du eguneroko bizitzaren edertasunean eta keinu apaletan ere badagoela erresistentziarako indarra. Bakoitzak bere erara, egunerokotasunean topa dezakeela duintasunaren eta iraunkortasunaren gotorlekua.
“Petrus” patxadaz arnastu behar den lan horietakoa da, presarik gabe ikusi eta barruraino sentitu behar dena. Ruben Marcillaren argazkilaritza finari eta Iñigo Perez Artiedaren zein German Carrascosaren musikaren hari sotilari esker, ikuslea bete-betean murgiltzen da herri berezi horiei darien atmosferan; denbora motelago igarotzen den leku horietan, harriek, haizeak eta isiltasunak ere hitz egiten dutela sentitzeraino.

El PNV se mete en un lío interno que atravesará la precampaña del 29N

Ha cambiado el viento y, si se acierta, no es imposible ganar el pulso a la derecha

Urtaran, Goia y Del Campo, en la propuesta «de urgencia» del EBB

Un experto avisa en el Parlamento que «PISA nunca nos va a ir bien»
