Leiho hautsiak
Siri Hustvedtek bere senarra zenaren inguruko liburua argitaratu berri du, gaixotasuna eta heriotza ardatz hartuta. Bi urte dira Paul Austerrek utzi gintuela eta idazle gisa utzitako hutsuneaz gain, faltan sumatzen dira antropologiaz, filosofiaz eta politikaz egiten zituen hausnarketak.
Kazetaritzaz ere aritu zen. Hamaika lan plazaratu zituen egunkarietan, literatura edo zinemagintza ikuspuntutik kazetaritzatik baino. Izan ere, Austerren aburuz, frustrazioa sentitzen da kazetaritzan, ikusle gisa aritu behar delako, adreilu bat hartuta leihoa hausteko beharra sentitu arren. Profesionaltasunak eskatzen duen neutraltasunaren eta egoeretan esku hartzeko desioaren arteko borrokak dakarren frustrazioaz aritu zen, betiere beharrezko kritikotasuna azpimarratuz.
Kritikotasun hori da garesti ordaintzen dena. Mugarik Gabeko Kazetarien urteroko txostenean jasotzen denez, prentsa askatasunaren egoera inoiz baino okerragoa da eta Gazan eta Libanon jazotzen dena sarraskitzat jotzen dute, 2023tik 250 kazetari baino gehiago erail baitituzte.
Gazan hildako profesionalen kopuruak bi mundu gerretan eta Vietnam, Jugoslavia eta Afganistango gatazketan -guztiak batuta- bizia galdu zuten kazetarien kopurua gainditzen du. Akaso, bada garaia adreiluak hartu eta leihoak apurtzen hasteko.

Canciones y polen inflamable para no valorar los porrazos de Loiu

«Biktimen nahia» errespetatzeko eskatu du Errenteriako Udalak

«La FIFA está actuando de la manera más avariciosa en este Mundial»
