IA, ia bai
Badira hilabeteak ezkontzen hasi dela, eta ohikoa da txosnetan oso dotore jantzita doan kuadrillaren bat topatzea, animal print eta koadrodun zapi multzo artean. Guk ere kuadrillan ezkontza bat dugu. Caceresen, abuztuan. Bai, erreakzio bateratua izan genuen denok: ai ama. Whatsapp taldea mezuz bete zen azkar: «Lihoz hobe», «ez dugu zertan amerikana jarri, ezta?». Extremadurak udan irudikatzen duen infernu klimatikoaren mehatxua gure gainean flotatzen ari zen. Zalantzei aurre egiteko, lagun batek audio bat bidali zuen, hiru minutukoa. Entzuten hasi nintzen, baina ez zen bere ahotsa. Bi ahots, tonu atsegina, podcast gisa. Irratsaio itxurako sintesia zen, Iruñeko eta Caceresko fenomeno meteorologikoak konparatzen, azken urteotako datu klimatikoak, tokiko erreferentziak, baita txisteekin ere. Adimen artifiziala erabili zuen horretarako. Harritu egin ninduen. Aitortu behar dut orain arte AAren aurkako bastioi batean ezkutatua nintzela, ez bainion leku handirik uzten tresna beldurgarri horri. «Bai erosoa; teknologia horretarako, noski», pentsatu nuen. Egun berean, azterketako hautagai batek ahozko proban esan zigun 7 urteko ahizpa txikiak ChatGPT erabiltzen zuela konfesatzeko eta haren «lagunik onena» bihurtu zela, familiak zer egin jakin gabe.

«Ayamonten jendea ehunka etortzen zaizu esanez: ‘Yo soy de Ondarroa’»

Así es Trepador, candidato principal a ser el oso que llegó hasta las puertas de Ezkaroze

La UCO y la UDEF, marcadas por la violencia y el espionaje
Sidenor: arraigo vendo, que para mí no tengo
