Lau euskal traineruak, Espainiako finalean
Aurreko asteburuetan Gipuzkoako, Bizkaiko eta Euskadiko Traineru Txapelketak jokatu ostean, asteburu honetan Espainiako trapuarengatik borrokatzeko txanda iritsi da. Meira-Moañan jokatuko da estropada eta atzo goizean sailkapen proba izan zuten bertan parte hartuko duten traineruek, tartean maila nagusian lau euskaldun zirela. Beteranoen artean, aldiz, beste hiru euskal traineru daude: Illunbe (emakumeetan), Badok 13 (gizonezkoetan) eta Zumaia (mistoan).
Maila nagusiari dagokionez, lau euskal traineruek lortu zuten atzokoan gaur jokatuko diren bi finaletarako txartela (ETB1, 12.00). Emakumezkoen proban Arraun Lagunakek egin zuen denborarik onena, eta, gizonezkoetan, Oriok. Azken horrekin batera arituko dira Donostiarra eta Zierbena -eta Cabo-.
Arraun Lagunak Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak irabaztetik dator. Ezin da ukatu azken urteetan izan duen nagusitasuna mantentzen duela eta estropada hauek Euskotren Ligarako bikain etorriko zaizkiola. Atzoko proban 10:39.87ko denborarekin nagusitu zen. Donostiarren atzetik sailkatu ziren Euskotren Ligan arituko den Astillero (10:59.23), Tiran (11:08.87) eta Perillo (11:13.12).
Gizonezkoetan Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna den Oriok egin zuen denborarik onena atzokoan, Zierbenari 12 segundo ateraz. Cabo izan zen hirugarren eta Donostiarra, bigarren txandatik, laugarrena, 40 segundora.

«En Irulegi vivía gente mil años antes de los vascones de ‘abaŕ’ y la Mano»

Inédito acuerdo PNV-EH Bildu por el euskara y contra el atropello judicial

Un joven fallece en Santurtzi tras actuar la Policía Local con una táser
Bingen Zupiria sailburuari gutun irekia
