Irudimenaren azken txinpartak

Animaziozko jostailu kuttunak itzuli dira, oraingoan etsai berri bati aurre egiteko: pantailak. “Toy Story 3”-ren mailatik oso urrun egon arren, laugarren atala baino sendoagoa eta, neurri batean, lehenengo filmen magiara hurbiltzen da “Toy Story 5”. Teknologia jartzen du istorioaren bihotzean, eta haurtzaroaren paisaia nola aldatu den aztertzen du; jolasa, harremanak eta irudimena bera eraldatu dela. Lilypad izeneko tablet berria Bonnie bakartiaren bizitzara iritsi da.
Baina Pixarrek ez du teknologia munstro gisa marrazten. Arazoa ez da pantailen argia, baizik argi horrek batzuetan itzalpean uzten dituen esperientziak: irudimena, sormena eta benetako harremanak. Mundua aldatu da, eta jostailuak ez dira jada haurtzaroko abenturen zaindari bakarrak. Hausnarketa horretatik jaiotzen dira filmeko gaiak; bullyinga, bakardadea eta sozializatzeko zailtasunak, esaterako. Arlo emozionalean, berriro ere, bete-betean asmatzen du filmak; ederra da.
Kontakizunak erakusten du pantailek haurrak isolatu ditzaketela eta jolas tradizionalari lekua kendu; baina, aldi berean, teknologia gaur egungo bizitzaren parte dela ere aitortzen du. Ez du epaitzen; oreka bilatzearen garrantzia gogorarazten du.
Nabarmentzekoa da, halaber, emakumezko pertsonaiek duten protagonismoa. Jessie da filmaren bihotz emozionala eta haren inguruan ardazten dira Bonnie eta Blaze ere; istorioari indar eta ikuspegi berria ematen diote.
Abentura eta umoretik harago, maite ditugunen bizitzan lekua galtzeko beldurraz hitz egin izan du beti saga honek. Oraingoan, ordea, beste galdera bat uzten du airean, kredituak amaitu ondoren ere gurekin geratzen dena: zer geratzen da haur baten munduan, ametsak itzali eta pantaila batek bere ordez imajinatzen duenean?

Respuestas de perfil y de cara a una crisis desconocida hasta la fecha

Garratz Zabarte hil da, 29 urte espetxean eman zituen euskal preso ohia

«En Irulegi vivía gente mil años antes de los vascones de ‘abaŕ’ y la Mano»

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida
