Kontakizunak (eta II)
Hillbilly Elegy”-ri harrera bikaina egin zion kritika hegemonikoak, eta liburuan oinarritutako filmak ere, Glenn Close eta Amy Adamsen parte hartzea izan zuenak, laudorio ugari jaso zituen. Hala ere, kokagune dituen Appalacheetako komunitateek deitoratu egin zuten J.D. Vanceren lana, bere jaioterria, AEBko zona pobreenetako bat, hain modu gupidagabean azaltzeagatik.
“Hillbilly Elegy”-k darabilen erretorika ez da kontu berria, ordea, eta ez litzateke zilegi esatea muturreko ideologia kontserbadorearen isla denik soilik. Azken batean, AEBko liberalek, Closek berak horien artean, eskertu egin zioten Vanceri pobreziak eta droga-menpekotasunak jotako bere familiaren gaineko kontakizun zintzoa eskaini izatea, kontakizun hori pobreen arbuioaren gainean eraikita dagoen arren (edo, hain zuzen, dagoelako). Vance presidenteorde denetik, liberal horiek berari buruz zuten diskurtsoa aldatu egin da, baina haren liburuaren aldeko iritziek bere horretan jarraitzen dute.
AEB gisa ezagutzen den kolonia egoiliarraren sorreratik 250 urte bete diren honetan, «kontakizun» hitza bolo-bolo dabil toki guztietan. Oraingo administrazioari leporatzen diote historia faltsutu nahi izatea, eta egia da modu zuzen eta zitalean egiten ari dela hori, baina bazterketa eta arrazakeria ez ditu hark ekarri. Bertan zeuden jadanik, kontakizunean.

EHU comunica la rectificación de los ceros en la prueba de Euskara

Una correctora de euskara corrobora que «se puede sacar un cero y menos»

Respuestas de perfil y de cara a una crisis desconocida hasta la fecha

Garratz Zabarte hil da, 29 urte espetxean eman zituen euskal preso ohia
