Izpilikua (II)
Husseinen erregimenaren erorketaren ostean, estatubatuar indar inbaditzaileen laguntzarekin boterea eskuratu zuen bandoak aurreko gobernu eraitsi berriaren kolaboratzailetzat jotako horiek zigortzeari ekin zion. Maiz, arrazoi politikoak baino gehiago auzoko zein komunitateen arteko ezinikusiak zeuden errepresalien atzean. Egoeraren larritasuna onartu behar izan zuen Samik anaia eta emaztea hil zizkiotenean. Gerra piztu zenean semeak aholkatutakoa egin zuen orduan: harekin eta haren familiarekin bizitzera joan zen AEBetara.
Irak erabat ahaztu nahi du Omarrek bere sufrimendua arintzen lagungarri izango zaiolakoan. Alzheimerraren atzaparretan eroritako Samik, ordea, ez dio jaioterria gogoratzeari utzi nahi, hari lotutako oroitzapenetako batzuk mingarriak badira ere.
Sami, arreta berezietarako egoitza batean, geratzen zaizkion oroitzapen hondarrei eusten saiatzen dabilen bitartean, nolabaiteko lasaitasuna eta hainbeste desiratutako belarri-ebakuntzarako dirua lortzen ditu Omarrek lantoki eta bizileku duen ahunztegi batean. Azken horren jabeekin elkarlanean, jaioterriko paisaia kuttunetako batzuk gogoraraziko dizkion izpiliku haztegi baten gainbegirale bihurtuko da. Lehen aldiz AEBra joan zenetik bere iraganarekin bakean sentituko da.
Esanahi garrantzitsua du izpilikuak Samirentzat ere.

Aires de reconquista rojigualda con motas de insumisión parda

«Ohartzen dira Euskal Herria zazpi probintziaz osatuta dagoela»

Iristea lortu duten milaka adingabeentzat «berehalako» babesa eskatu dute

Militares israelíes piden detener las acciones «terroristas» de los colonos
