BEGIRADA
Sokamuturraren aurrean, animalien alde

Algortako Portu Zaharrean sokamuturra egiten ari zirenean, hainbat pertsona hurbildu ziren atzo animalien sufrimendurik gabeko jaiak eskatzeko. Sokamuturra Ez kolektiboak antolatutako mobilizazioan zenbait talde animalistak parte hartu zuten, baita zezenketen aurkakoek ere. Kuadrillei sokamuturrera ez joateko eskatu zieten, baina, onartu zutenez, arrakastarik gabe; izan ere, ehunka pertsona bildu ziren. Era berean, instituzioei eskatu zieten horrelako ikuskizunetarako laguntza publikorik ez emateko.




