Musikaren betekadak
Alde handia dago lau sentsazio hauen artean: goseak akabatuta nago, gose naiz, gosea berdindu dut eta betekada daukat. Gainestimulazio kulturalean bizi gara. Gainestimulazio musikalak ez digu bizitzen uzten. Gainestimulazio bi horiek, besteak beste (politikoa, ekonomikoa eta sozialak), oso oldarkorrak dira eta itogarriak egiten zaizkit. Gainestimulazio musikalaren betekada daukat. Ilaren betekada daukat.
Donostiako parte zaharreko hainbat tabernaren ilarak desatseginak zaizkit (eta KASek ezin afariak banatu). Musikan antzeko zerbait gertatzen ari da “sarrerak agorturik” leloarekin. Bi talderen izenak txikian eta “Sold out celebration” lau aldiz handiago zuen afixa ikusi nuen aurrekoan Københavnen. Taldeei baino garrantzi handiagoa ematen zaio sarrerak agortzeari. Musikan, kulturan eta bizitzan gainestimulazioa FOMO (Fear Of Missing Out edo “zerbait galtzeko beldurra”) sindromearen ondorioa da. Industria kulturalak FOMO muinetaratu digu eta ezin dugu galdu sarrerak agortzen dituen ekitaldi, kontzertu edo ikuskizunik. FOMO betekada daukat eta antiFOMO naiz. Gainestimulazioa desatsegina da distantzia luzean. Baina distantzia laburrean orgasmoak bezala betetzen gaitu, “la petit mort” kulturala da. Orgasmo gehiegi epe ertainean apatiaz beteko gaituen gehiegizko eszitazioa da. Zer da kantuen interpolazioaren betekada?

10.000 diarios pensando lo mismo en María Chivite que en Arnaldo Otegi, en Itziar Ituño que en Unai Simón

Quien colectivamente canta, la ausencia y el olvido espanta

«Euskal Herria Irabaztera!» irten dira milaka lagun

Los guardias civiles que crucen la pasarela cobrarán más que los forales
