Sagardoaren Lurraldea
KLIK

Sagarra, asteburuko protagonista Astigarragan

Sagardoaren Lurraldeak XXVI. Sagar Uzta antolatu du asteburuan Astigarragan, sagarraren kultura belaunaldiz belaunaldi transmititzeko asmoz. Programa atzo hasi zen herriko tabernetan sagarrarekin egindako pintxo lehiaketarekin. Basque Culinary Centerreko bi irakaslek osatu zuten epaimahaia eta Bukoi tabernak irabazi zuen lehiaketa. Gaur Sagar Bira ibilaldia egingo dute Josu Osaren eskutik. Bihar, berriz, Sagar Uzta ekimenaren egun handia ospatuko dute, familiei eta herritar orori zuzendutako hainbat jarduerarekin.