Iruditeriak
Urtero bezala, urriaren eta azaroaren arteko mugan, hildakoen, edo, nahiago baduzue, arimen festa heldu zaigu. Egungo festa eredua, erlijiosoa baino, Ameriketako Estatu Batuetatik, filmak eta telesailen bitartez ezarritako iruditeriatik dator, bizimoduan ezarri dizkiguten hainbat eredurekin gertatzen den bezala. Baina, tira, ez da horretan sartzea letra txiki hauen helburua; oraingoz, behintzat. Kontu bat edo beste izan, ezin ukatu gero eta leku handiagoa hartzen ari dela hildakoen festa laikoa. Zorionez, orain dela urte batzuk, Mutrikun, garai bateko hildakoen ospakizun hori nola pasatzen zuten galdezka hasi ziren adinekoei, eta, horrela, aipatu iruditeria estatubatuarraren ordez bertakoa aldarrikatu. Horrela, kalabazekin bete zituzten herriko dendetako erakusleihoak. Orduan argitu zuten garai batean hemengo herrietan kalabazak husten zituztela, aurpegi bat egin eta, barruan kandela bat sartuta, jendea beldurtzeko erabiltzen zituztela. Baina, horrez gain, herrian hildakoen bueltan egiten hasi ziren festari izena ere jarri zioten: Gau Beltza. Eta bai asmatu. Beldurrezko ipuinak kontatzera deitu ninduten orduan; bueltan, ordea, istorio ederrekin itzuli nintzen. Gogoeta garrantzitsuekin ere, alegia: ez ote dugu kolonizatuegia gure iruditeria? Horrek izu galanta eragiten dit.

Hizkuntzen «urrezko aro» galdua topatu du ikerketa batek

La respuesta antifascista impide la presencia de Vito Quiles en Bilbo

Un proceso sin marcha atrás, escisión armada o reincidencias

Ansola tiró de consultora y descartó a Bengoetxea para Bilbo porque «no ilusiona»
