Oskar MATXIN EDESA FOKU
BEGIRADA

Turismoak jasangarria izan behar du

Gure Etxea auzo elkarteak Bilboko Udalari eta Artxandako Funikularra enpresari eskatu die neurriak har ditzatela auzotarrek, langileek eta kiroldegiaren erabiltzaileek garraiobide hori arazorik gabe erabili ahal izateko. Pertsona horiek «lehentasun osoa» izatea galdegin dute. Eskari hori turismo masifikatuaren ondorioetako bat da, eta auzokideentzat eta, oro har, bilbotarrentzat kaltegarria den ondorio horren eta beste askoren irtenbidea herritarrengan inpakturik edukiko ez duen turismo eredu bat da. Eredu jasangarri bat, alegia.