Musikaren sedimentuak
Musikaren sedimentuak pilatzen joaten gara etengabe eta, halaber, nahi gabe. Kantuak, leloak eta abesti zatiak sedimentatzen ditugu hipotalamoan. Kantu berri batek beste bat gerizpetuko du, edo estali. Sedimentuek sentimenduekin bat egiten dute. Sentimenduen sedimentuek ere lelo eta kantuen antzera jokatuko dute. Baina sentimenduen flysch horiek Fournierren karten ibilbidea hartuko dute, geruzena. Karta partida bukatu, kartak batu ondoren nahasi eta flysch berri baten aurrean paratuko gara, sedimentuen geruza berrian. Agerian dauden sentimenduek tarte egingo diote sentimendu zaharrei, eta denek dute une horretan antzeko balioa. Beti karta onenak izatea nahi izango dugu, sedimentuen zatiketa, plaka eta failen mugimenduek sentimenduen lurrikara sorraraziko dute. Baina nahi dugunean ekarriko dugu azalera gustukoa genuen edo dugun kantuaren pasartea. Maiz esan diot neure buruari, baita esan ere: «Denbora luzea ez dudala kantu hori entzun». Ez zait inoiz gertatuko Laboarekin, Errobirekin edo Koskarekin, hiru adibide-zutabe esatearren. Sentimendu berrienek beteko gaituzte, eta haien usainean aterako zaizkigu eguneko bulkada emozionalak, eraldaketak. Sentimendu berri horien plazer olatuak ez du betiko iraungo; batzuetan, ordea, bai, eta sedimentu bilakatzean aurkituko dugu geruzen transmisioa.

«Komunitate sektarioetako egiturak oso maiz aurkitzen ditugu gurean»

Manifiesto plural contra el fascismo con llamada a salir a la calle y a votar

David Fernàndez suma a EH Bildu su experiencia política y activista

«Gehiago kuestionatu dut dena erori naizenean gauzak ongi joan direnean baino»
